Eneko Atxa

 

Nor da

Jatorriz euskalduna izanik, non gastronomia kulturan oso errotua dagoen, Eneko Atxak Azurmendi gune gastronomikoan bere ahalmen sortzailea garatzea eta hedatzea lortu du. Bere nortasuna, gertuko inguru naturalarekin duen harremana eta euskal errezeta liburu tradizionala bere sormen bakoitzaren oinarri izan dira eta izango dira.

Urteak igaro ahala Eneko Atxa hazten joan da, bikaintasunerako bideak bultzatuta, inoiz asetzen ez den espirituarekin eta oraindik dena hobetu daitekela kontziente izanik.

Baina ardura etengabe hori bakarrik Eneko Atxaren unibertso gastronomikoan murgilduz uler daiteke, bezeroa, bere “etxea den Azurmendira” gonbidatzen duenean bost zentzumenekin goza dezan; bere esperientzia gogoangarria izanteko, bai giro sofistikatuago bat duen jatetxe gastronomikoan eta baita giro informalagoa duen ENEKO jatetxean. Honengatik guztiarengatik Azurmendi, Eneko Atxaren etxea, erreferente bilakatu da nazioarte mailan.

Larrabetzu herrian kokatzen den gune hau jatetxe gastronomiko batek, Prêt A Porter Bistroak, Gorka Izagirre Txakolin upategiak eta enpresa-ekitaldi handiak antolatzeko espazio batek osatzen dute.

Eneko Atxaren ibilbide profesionalean zehar momentu garrantzitsu ugari egon dira, besteak beste nabarmentzekoa da 2007an Michelin Gidak lehenengo izarra eman zionekoa. Horrez gain, 2012 urtean  3 izar Michelin eskuratu zituen, 3 izar dituen lehenengo sukaldaria eta bakarra bihurtuz Bizkaia mailan.

Utz itzazu zure bost zentzumenak bere munduaz maitemintzen.


Twitter: @eneko_atxa

Instagram: @enekoatxa