Receta simple de guisantes lágrima y su flor elaborada por Eneko Atxa del restaurante Azurmendi

Errezeta: Malko ilarrak eta bere loreak

Aurten Azurmendi esperientziaren bukaeran malko ilar haziak oparitzen dizkiegu jankideei euren etxeetan landatu ditzaten. Zure haziak landatu ditzazun nahi dugu eta animatzen bazara Eneko Atxak sortutako plater zoragarri hau presta dezazun.

Plateraren osagaiak:

1. - Urdaiazpiko gela

2. - Malko ilarra

3. – Ilar loreak

 

Elaborazioa

1. – Urdaiazpiko gela

20 pertsonentzako osagaiak

* 1kg urdaiazpiko hezur

* 60g iberiar

* Xantana

Prozesua:

Urdaiazpiko hezur grasa ondo garbitu eta urarekin estali urdaiazpiko txikituarekin.

Loditzen laga baina irakitzen utzi gabe 15-20 ordu bitartean, noizbehinka koipea kenduz.

Nahi den zaporea lortutakoan, super-bag-aren bitartez iragazi eta koipea ondo-ondo kendu.

Xantanaz baliatuz texturizatu, urdaiazpiko salda litro bakoitzeko 8 gramo erabilita.

 

2. – Malko ilarra

20 pertsonentzako osagaiak

* 525gr malko ilar

Prozesua:

Galdarraztatu 15 gramo malo ilar segundo batzuk.

 

3. – Ilar loreak

20 pertsonentzako osagaiak

* 60 ilar lore

 

Amaiera eta aurkezpena:

Galdarraztutako ilarrak 10 gramo urdaiazpiko gel beroarekin nahasi. Gatz punto bat gehitu.

Borosilikato bol baten aurkeztu. 3 ilar-lorakin izar bat osatuz apaindu.


Oharrak (opari-txartela baduzu jarri hemen)
08-6-2016 05:06:29 - Robert Ryneer:

Nuevo comentario

Ezin duzu irakurri? Testu aldaketa.